Zerbitzuak
Gure lan talde profesionala txirrindularitza munduan trebatutako fisioterapeuta eta biomekanika adituez osatuta dago. Honek, biomekanikako azterketarako teknologia aurreratuenarekin batera zerbitzu profesional desberdinak eskeintzeko gaitasuna ematen digu, lesioetaz ahaztu, errendimendu maximoa lortu, eta bizikletan disfrutatzeaz bakarrik arduratu zaitezen.
3D Motion Capture sistemaren bitartez egindako azterketa biomekanikoa. Txirrindulariaren eta bizikletaren ezaugarriak kontutan hartuz, bizikletaren ukitze-puntuak doituko dira posizio egokiena lortzeko.
Bi bizikletari egindako azterketa, egun berean eta txirrindulari berdinari. Bizikletak modalitate berdin edo desberdinekoak izan daitezke.
Azterketa honek bizikleta erosi aurretiko azterketa saioa (bizikleta aukeratzeko) eta erosi ondorengo 3D azterketa, (bizikleta berriarekin) biltzen ditu.
Bizikleta berria bat erosi aurretik egiten den azterketa biomekanikoa bizikleta modelu eta neurri egokia aukeratzeko. Bizikletaren osagarrien neurriak ere zehaztu daitezke, bizikleta txirrindulariari guztiz egokitua entregatu dadin.
Oharra: Saio honetan egindako azterketaren helburu bakarra bizikleta berriaren neurri eta modelu egokiena aukeratzea da. Xehetasun gehiagorako edo arazo konkretuen konponbiderako beharrezkoa izango da erosketa eta gero 3D azterketa biomekanikoa egitea.
Biziclingen tarifa bereziak ditugu talde eta elkarte txirrindularien partaideentzako. Deitu eta informa zaitez.
BESTE AUTONOMI ERKIDEGO BATZUETARA MUGITZEN GARA
Biziclingen zure autonomi-erkidegora mugitzen gara azterketa biomekanikoak egitera, gure zentrura hurbiltzea ezinezkoa bazaizu. Deitu eta informa zaitez.
BIZIKLETA JASOTZEA ETA ZENTRORA ERAMATEA
Biziclingen zure bizikleta hartu eta zentrura ekartzeaz arduratzen gara zuk ezin baduzu. Informa zaitez.
OSAGARRIEN AJUSTEA
Bizikletaren osagarriren bat aldatuz gero egindako azterketa bizikletaren neurriak berriro ere egokitzeko. Zerbitzu honetaz baliatu ahal izateko ezinbestekoa da lehenago biomekanika azterketa egina izatea gure zentruan.
URTEKO ERREBISIOA
Urteroko azterketa dena egoki dagoela zihurtatzeko interesgarria batez ere fisikoki aldaketak eman direnean adibidez hazkuntza, lesioak…Zerbitzu honetaz baliatu ahal izateko ezinbestekoa da lehenago biomekanika azterketa egin izatea gure zentruan.
Biziclingek zerbitzu berri bat eskaintzen dugu prestaketa zehatz eta pertsonalizatua nahi duten txirrindulari eta triatletentzako.
Guzti hau Julen Diezekin batera izango da; CAFDan lizentziatua, triatrloi entranatzile nazionala eta errendimendu altuan masterra duenarekin batera.
Hau sartzen da barruan:
- Esfortzu proba fisiolojikoa (laktato testa eta entrenamendu eremuetan analisiak).
- Biomekanika estudioa.
Informazio gehiegaorako jarri zaitez harremanetan gurekin